Marrazki bat GIMPen koloreztatu

Ikasleen marrazki bat erakutsiko dizuet, marrazkia eskaneatu eta GIMP programarekin koloreztatu dugu. Animatu zaitezte: zuen marrazkiak probetxatu eta emaitza ezin hobea lortuko duzu, gainera, kolore frogak egiteko aukera bikaina ematen digu programak. Marrazkia Leire Arregirena da Aimar Santosen laguntzarekin tintatua. Marrazkia eskaneatu hainbat tresnekin landu eta hona hemen emaitza: Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Edweard Muybridge

Arte  marrazketan etengabe eredu bila gabiltza: oraingo honetan XIX. mende bukaerako argazkilari bikain baten argazkiak erabili ditugu. Bere helburua kamera anitzen bidez, mugimendu izoztua “harrapatzea” izan zen  serietan antolatuak.  Hona hemen Edweard Muybridge: Horietako serie interesgarriena zaldiaren galopearena dugu, argazkiak jarraian jarriz gero… animazioa lortuko dugu. Muybridge Zinemaren aintzindaria izan zen: Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Gimp-ekin moldaketak

Kaixo irudigileak: Hemen jartzen dizuet beste ariketa-eredua Gimp-en trebatzeko eta moldaketa fin-finak egiten jarraitzeko. Gaurko ariketa honetan perspektibaren deformazioak konpontzen ikasiko dugu, horretarako tresna berezi bat dugu-eta. Aurki itzazu bi argazkien arteko desberdintasunak: Hasi ariketa prestatzen! Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS