GIMP- ariketa berria

Kaixo gimperoak, hona hemen lanean jarraitzeko ariketa berria: KARTELA A4 formatuko orri bertikal bat zabaldu, gogoratu gordetzerakoan GIMP formatoan gordetzea. DATORREN ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN EGUNA IZANGO DA, HORREN OSPAKIZUNARI BURUZKO KARTEL BAT SORTZEA PROPOSATZEN DIZUET. HAU DELA-ETA, KARTELAK HURRENGO OSAGAIAK ETA EZAUGARRIAK IZAN BEHARKO DITU: LELOA: “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT“. DATA ETA OSPAKIZUNA: “ABENDUAREN 3AN […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Azaroaren 29-Arte Marrazketa I

Iepa ikasleok: Hasteko: Eider, Alaitz, Omar, Uxue eta Haizea oso ondo zuen erantzunak (nire erantzuna “comments” horretan duzue zuenarekin batera). Besteoi: ANIMATU, bestela… Zer moduz Boticelliren marrazkia (aurpegia)? 2 ordutan lanean egon zaretenez, bukatutzat ematen diot ariketari, beraz, hemen proposatzen dizuet astelehenerako lana: -bikoteka jarri eta aurpegietan ematen diren proportzio eta neurriak egiaztatu -bikoteka jarraitu […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Rouault

Bilboko Arte Eder museoa bisitatuko dugunez, Rouault-en lanak ezagutu eta interpretatzeko aprobetxatuko dugu. Datorren asterako lana hemen jartzen dizuet: Zer iruditzen? ederra, ez? zuen iruzkinak bidali… eta lanari ekin! Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Abenduaren 16an irteera

Abenduaren 16an Bilbora joango gara eta ekintzetako bat Arte Eder museoa bisitatzea izango da. Alde batetik, Rouault margolari espresionistaren erakusketa ikusiko dugu; eta, bestetik, Lazkano Bergarako margolari hiperrealistaren lanak ezagutuko ditugu museoko bisita gidatupean. Irteerara 1. eta 2. mailako Arte batxilergoko ikasleei bideratuta dago (eta baita ere 2. mailan Artearen Historia ikasten duzuen guztioi). Sar […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Boligrafoz hainbat marrazki

Boligrafoz marraztea, oso ariketa ona da eskua “askatzeko”: ikusgai dituzuen hauek ariketa arinak dira (10/20’tan egindakoak, hain zuzen ere). Ereduak jartzen dizkizuet zuek ere frogak egin ditzazuen, edozein modelo erabili…eta AURRERA! Ariketa hauen marrazkilariak, Ione Larrañaga (aurpegia) eta Iker Arriolabengoa (hiru poseak) dira. Bidali zuen iritziak! Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

E. Muybridge: marrazkia

Edweard Muybridge argazkilaria ezagutu genuen, hona hemen argazki horietatik abiatuta lortu diren hainbat marrazki. Borrokalarien marrazkia Itsaso Pol ikaslearena da.  Ohartxo bat: ariketaren ideia Azpilikueta irakaslearengandik jasotakoa da. Hala bada!: saiatu zaitez zeu ere, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

INPRESIONISMOA

Inpresionismoa gustukoa baduzu lotura interesgarriak aurki ditzakezu hemen bertan: horretarako jo ezazu “inpresionismoa, bisitaldi birtuala” eta “Monet ezagutzen” blogrolleko 2 ataletara  (Monet margolariari dagokion atala bereziki ederra da). Inpresionismoaren  inguruan bidaiatu, merezi du-eta. Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS