“Land-art” /”NaturArtea” proiektua

Kaixo blogaren jarraitzaleak:

Ostegunean, urtarrilaren 20an, jarduera berezi bat abian jarri dugu:  GaraiON elkarteak (http://garaion.wordpress.com/) proposatu eta bultzatutako plan baten barnean kokatzen den ekintza da, hain zuzen ere. Modu laburrean historia honen hildoak jarri dizkizuet argazkiekin lagunduta. Esan beharra dago oso giro interesgarria sortu dela denon artean, eta, gainera, primeran pasatu dugula elkarlanean. Espero dut zuentzako ere interesgarria izatea eta, beti bezala, zuen iradokizunak eskertzekoak izango dira.

GaraiON naturArtea Proiektua:

Proiektuaren helburu orokorra 16-18 urteko ikasleekin gure herrian presente egon den auzolana, teoria eta praktikan, ezagutzea eta bizitzea da sormena bultzatuz. Hori dela eta, Arrasateko Institutuko Arte Batxilergoa ikasten ari diren ikasleek parte hartu dute jarduera honetan.

Helburu zehatz hauek landu dira:

  • Auzolan kontzeptua ezaugutu eta bizi elkarlanaren bidez
  • Proiektu baten partaide sentitzea, aniztasuna errespetatuz
  • Natura errespetatzea
  • Natura sormen eredu eta baliabide gisa baloratzea
  • Sormena bultzatzea eta esperientzia artistikoak lantzea

PROIEKTUAREN HILDOAK FINKATZEN

SANTA BARBARAN LANEAN: “Herensugetik sura”

ZUHAITZARI  SUA

BIDEAREN SARRERA MUNTATZEN

OINATZAK

TALDEA

ARTE LANA

Proiektua Urtarrilaren 20an garatu da, eta Arrasateko Santa Barbarako goiko obaluan kokatu dugu jarduera/ekintza; bertan 1. eta 2. mailako Batxilergo Artistikoko ikasleek parte hartu dute.

Proiektuaren balorazioa ona izan da; GaraiON-eko arduradunek pozik agertu dira  eta irakasle eta ikasleon eritzia ere oso positiboa izan da. Arestian aipatutako helburu guztiak ondo bete dira eta eskola esparrutik kanpo oso esperientzia interesgarria izan dela azpimarratuko dugu. Bestalde, Arrasate herrira gerturatu gara eta neurri berean herria gurera ere ekarri dugu honi esker.

Agur eta ondo izan,

Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

60 Respuestas en ““Land-art” /”NaturArtea” proiektua”

  1. arte batxilergoa(e)k dio:

    Me ha alegrado mucho tu mensaje, y gracias por tu seguimiento. El blog nació como refuerzo académico ya que soy profesora de dibujo en un centro de Bachilerato artístico. Los trabajos que publico son tanto trabajos de los alumnos como ejercicios o propuestas a realizar. En estos momentos estamos en periodo vacacional con lo que las publicaciones están en “pause”.

Dejar un Comentario