Martxoak 8 Emakumeon eguna.

Epa, Martxoak 8a datorren asteko bueltan daukagu, eta guk, urtero bezala,  2. Batxilergoko ikasleekin gure kartelak sortu ditugu. Hemen eredutxo bat, Arantzazu Lópezek sortu duena. Oso politta! Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Iñigo Arregiri bisita

Kaixo, joan zen astean Iñigo Arregi eskultoreari bisita egin genion. Arrasaten bertan dauka tailerra Iñigok eta harrera ezin hobea egin zigun: tailerra bere obraz blai aurkitu genuen. Klase magistrala eskaini zigun Arrasatearrak eta era guztietako azalpenak jaso genituen, denak interesgarriak oso. Ikasleei motibagarriak direlakoan antolatzen ditugu era hauetako jarduera bereziak. Mila esker Iñigo!! Miren  

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Pastelak

Pastelekin jarraituz, beste ariketa hau egin dugu: kolorezko paper baten gainean pastelen opakotasuna aprobetxatuz paperaren kolorea irudian integratuta geratzen da. Pastelek ematen duten joku estetiko interesgarria da hau. Aiorak Van Goghen artelana landu du pastelekin, eusgarria kolore urdin ilunekoa delarik. Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Danelen “pastelak”

Pastelekin kolore biziak eta indartsuak lortzen dira: koloreak lantzeko oso teknika “aberatsa” da. Danelek, Moneten artelan ezagun honen interpretazio eder hau lortu du. Ederra benetan, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Perfilak marrazten

Aurrez-aurreko erretratoak dira nire ustez, zailenak. Gure artean bata besteari perfilak marrazten aritu gara, antza hartzea beste kontu bat da. Erretrato hau Sarak Amaiari eginikoa da. Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Arte Batxilergoko 1. mailako ikasleak

Autoerretratoen bidez 4 ikasle hauek aurkeztuko dizkizuet: Alan, Amaia, Sara eta Aiora. Argazki batetik, 4 tonuen mapa sortu eta grafitoaren bidez italak atera ditugu mapari jarraituz. Hauek dira ikasle horien emaizak, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Zuhaitzaren animazioa Hau da IEK ikasgaian Maialenek eginiko animazioaren muntaia. Irudiekin batera soinu desberdinen edizioa gauzatu du. Zuen gustukoa izango delakoan Leire

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS