BERLINERA!!!

Gure 2. Batxilergoko gazteak Berlinera atera dira gaur bertan. Hiri aproposa kultura, historia eta hiri giroa dastatzeko.

Bidaiarekin lotuta Diseinua ikasgaian proiektu bat egin dugu proposamen honetatik abiatuta: Berlin hiria identifikazteko irudi grafiko bat sortu. Ondoren proiektuaren urratsak ikasleen hitzetan azaltzen dira:

“Taldeak osatu genituen: bi lan talde eta proiektua ideia jarioarekin hasi ginen. Hortik abiatuta Berlineko irudi eta monumentu esanguratsuenak aukeratu genituen. Berlin Europako Historiaren sinboloa: ideia hori adierazi nahi izan dugu. Horregatik hainbat erreferentzi aukeratu genituen hasieran: garai klasikoa (museoen uhartea), nazismoa (Brandeburgoko atea), komunismoa (telebista antena eta harresia) eta garai modernoa (Parlamentuko kupula berria) eta kale giroa, aisialdia eta harremanak (garagardoa, saltxitxak,…).

Interneten bilaketa lana eta argazkietatik abiatuta irudien sinplifikazio ariketa burutu genuen: lerro garbien bitartez irudiak marraztu eta ikonizatu. Irudi bakar batek ez zuen hiria sinbolizatzen, beraz, hainbat marrazki hartu (aipatutako garaiak aukeratuz), eta “collage” baten bidez konposaketa lanari ekin genion. Fase honetan errotulagailuak, paper begetala,… eskuz landu genituen irudiak eta baita ordenagailuen bidez birmoldatu ere: konpondu, eskalatu,… Bukaera emateko irudia eskuz trazatu eta bateratu da. Hiru konposizio eta proposamen sortu dira, proposamen horiek positibo eta negatibo itxurarekin irudikatu dira. Ikasle taldeetan proposamenak aurkeztu eta bozketaren bidez bat aukeratu da. Hau da, beraz, gure proiektuaren azken emaitza.”

berlin azkenaTXIKI berlin negatiboa azkenaTXIKI

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Dejar un Comentario