Pastelak

Pastelekin jarraituz, beste ariketa hau egin dugu: kolorezko paper baten gainean pastelen opakotasuna aprobetxatuz paperaren kolorea irudian integratuta geratzen da. Pastelek ematen duten joku estetiko interesgarria da hau. Aiorak Van Goghen artelana landu du pastelekin, eusgarria kolore urdin ilunekoa delarik. Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Danelen “pastelak”

Pastelekin kolore biziak eta indartsuak lortzen dira: koloreak lantzeko oso teknika “aberatsa” da. Danelek, Moneten artelan ezagun honen interpretazio eder hau lortu du. Ederra benetan, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Velazquez: “Venus del espejo”

Kaixo, azterketa astean gaudela-eta aurreko urtean erabilitako proba edo azterketa jartzea bururatu zait. Orduan Velazquezen ispilu aurreko “Venus” arte-lanaren interpretazioa eskatu nuen, kolore arkatzez egina. Emaitzetako bat hemen: Ondo egin eta ondo prestatu azterketak, agur Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Oporrak iritsi dira

Kaixo, zer moduz?dagoeneko ikasleoi oporrak iritsi zaizkizue! gaurko honetan agur esateko aprobetxatzen dut, eta honetarako Beñat Zalakainek aurkeztu duen azken lan hau erakutsiko dizuet. Ondo igaro oporrak eta irailean berriro ikusi arte, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Guiard: “La aldeanita del clavel rojo”

Egunon: 2013. urtean, koadro berri bat esteinatuko dugu. Bilboko Guiard margolariaren lana eredutzat hartu eta 8 ikasleen artean garatu dugu ariketa hau. Guiard margolaria Bilboko XIX. bukaerako inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian. Hau da lan ezagunena:  “La aldeanita del clavel rojo” eta hona hemen lortutako emaitza, ondo hasi urte berria, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Akuarelak

Kaixo, gaurkoan hau erakutsi nahi dizuet:                                                                             Hitzak soberan daude. Egileak, goitik behera izendatuta, Laura Herrero, Uxue Garro […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Akuarelarekin hasiko gara

Egunon, Adierazpen teknikak ikasgaian akuarelak ezagutzen hasiko gara, hasiera eta gonbitea zabaltzeko ezaguna dugun irudi hau erabiliko dugu. Gijonen kokatua, Txillidaren eskultura da irudiaren gaia eta koloreak erabat asetuak agertzen dira akuarela indartzeko asmoarekin: Ea bada!, hor duzue ededutxoa: zuek ere zuen lanak zoriontzeko eta oparitzeko erabil itzazue, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

2012-13 ikasturtea

Egunon eta ongi etorri! Gaur eman diogu ikasturte berriari hasiera, animo eta ondo hasi ikasturte berria. Gaurkoan gure blogak, ideia berriekin-eta indarrak berrituta, ikasleoi agurra eskaintzen dizue ( Hockney artistaren lan bikainarekin hasiko gara) Bihar arte!, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Azken lanak

Adierazpen teknikan eginiko azken lanetako bat erakutsiko dizuet: Besaideko argazki batetik oinarrituta Euri Bruñak akuarelaz landutako margolan bikain honekin bukatu du ikasturtea. Argazkiaren egilea Iñaki Vicario gure laguna da, argazkia ere benetan ederra. Ondo pasa oporrak! Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Sortze prozesua: argizari teknika eta Gimp-eko tresnak

Animazio honek argizariekin margoketa prozesua erakusten du. Zeruaren aldea, berriz, Gimp-eko tresnekin bukatua dago. Ea gustatzen zaizuen Arlet Vicentek egindako lan hau, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS
 Page 1 of 3  1  2  3 »