BERLINERA!!!

Gure 2. Batxilergoko gazteak Berlinera atera dira gaur bertan. Hiri aproposa kultura, historia eta hiri giroa dastatzeko. Bidaiarekin lotuta Diseinua ikasgaian proiektu bat egin dugu proposamen honetatik abiatuta: Berlin hiria identifikazteko irudi grafiko bat sortu. Ondoren proiektuaren urratsak ikasleen hitzetan azaltzen dira: “Taldeak osatu genituen: bi lan talde eta proiektua ideia jarioarekin hasi ginen. Hortik […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Frutak marrazten- Arte marrazketako ariketak

Ariketa bikoitza eta interdiziplinarra burutu dugu 1. ebaluazioan: Diseinua eta Arte Marrazketa, bi ikasgaien edukiak integratuta ikonizitate mailak lantzeko proposamena da hau. Emaitzek dena esaten dute…    

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Pekatuaren sagarra

Nor erori da tentazioan? Nerea Blanco eta Nerea Petreñasen animazioa da sagarrarena. Logoa denontzako ezaguna, ez? Ondo izan, Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Kolorea eta diseinua-Aurkezpena

Kolorearen gaineko aurkezpen bat duzue, hasieran kontzeptu orokorrak eta, gero, disenuari aplikatutako hainbat ideia teoriko azaltzen dira. Kolorea eta diseinua power

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Hautaprobak prestatzeko: Diseinua

Iepa! Diseinuko froga prestatzen jarraitzeko hemen beste eredu pare bat: ariketan proposatzen dena eskola batentzako nortasun irudia sortzea da. Lan hauek ihazko ikasleek egindakoak dira. Proiektuak du garrantzi handia: zein da gure intentzioa, gure mezua? Hasierako asmoak irudi bihurtu eta proiektuari ekin! Lan hau Jonek garatutakoa da. Beste hau, ondo garatua ere, Amaiarena da. Orain […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Tipogramak

Diseinuko ikasleei bideratutako lana da hau: tipografia ariketa baten proposamena duzue hemen, zuen izen/abizenaren inizialak hartu eta tipograma bat projektatu. Bertan aurreko urtetako eredu batzuk jartzen dizkizuet (porjektuen emaitza definitiboak dira!) Tipograma hauek Lexuri, Sandra eta Miriam ikasleenak dira. Miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Nortasun irudia-hautaproba saiakera

Diseinuko azken saioan eginiko ariketa on batzuk  jarriko ditut, eredugarriak direla iruditzen zait-eta. Ariketa hauek Amaiak eta Jonek garatu dituzte, honetarako 1 ordu eta erdiko denbora erabili da (hautaprobaren saiakera izan baita). Interesgarria, ez da? miren

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS