Iñigo Arregiri bisita

Kaixo, joan zen astean Iñigo Arregi eskultoreari bisita egin genion. Arrasaten bertan dauka tailerra Iñigok eta harrera ezin hobea egin zigun: tailerra bere obraz blai aurkitu genuen. Klase magistrala eskaini zigun Arrasatearrak eta era guztietako azalpenak jaso genituen, denak interesgarriak oso. Ikasleei motibagarriak direlakoan antolatzen ditugu era hauetako jarduera bereziak. Mila esker Iñigo!! Miren  

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Urte zaharrari agur eta urte berria ondo estreinatu.

Kaixo, oporretatik bueltan azken irteeraren gaineko argazkiak zintzilikatuko ditut. Arte Eder museora joan ginen Regoyos margolari inpresionistaren lana ezagutzeko asmoarekin. Gero,  bisita gidatuaren ostean, museoaren bisita orokor batekin bukatu genuen eguna. EDERRA Regoyosen lana, beste bueltatxo bat egitea merezi du.  Gu, ADIko ikasgaian talde lan bat egiten ari gara ikusi genuen margolan baten inguruan. Bukatutakoan […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Abenduaren 16an irteera

Abenduaren 16an Bilbora joango gara eta ekintzetako bat Arte Eder museoa bisitatzea izango da. Alde batetik, Rouault margolari espresionistaren erakusketa ikusiko dugu; eta, bestetik, Lazkano Bergarako margolari hiperrealistaren lanak ezagutuko ditugu museoko bisita gidatupean. Irteerara 1. eta 2. mailako Arte batxilergoko ikasleei bideratuta dago (eta baita ere 2. mailan Artearen Historia ikasten duzuen guztioi). Sar […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Martxoaren 23an Gazteizera

Martxoaren 23an, zubia pasa eta gero; 1. mailako arte batxilergoko ikasleekin Gazteizera goaz 2 helburu hauekin: -Arte-eskola bisitatu, ibilbideak eta ondorengo ikasketen gaineko erabakietan ikasleak orientatzeko. (Informazioa osatzeko “blogrooll” atalean bilatu) -Artium-en bisita: “denbora menderatzailea” izeneko erakusketa gidatua eta Oteiza eta Txillidako 2 artelanen gaineko bisita komentatua. Ikasleren batek joateko interesa badu/baduzue gurekin jarri harremanetan […]

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS