Martxoaren 8a- emakumeon eguna
Egunon!
bihar emakumeon nazioarteko eguna ospatuko dugu, eta horren inguruan lan batzuk egin ditugu. Institutuan zehar ikusgai dituzue, dagoeneko, sortu ditugun hainbat kartel. Nik , gure txoko honetan bat jarriko dizuet: sinplea baina ederra .
Zorionak neskok, kartel bikainak egin dituzue. Gure web orrian ikusgai dituzue kartel gehiago.
Ah! kartel hau Mireia Tenak egin du: oso ondo !
Miren
Akuarelak eta maskara
Egunon!
Gaur ere Izaro dugu erretrato honen protagonista. Maskara eta akuarelak erabili ditugu hemen. Aurretik disdirak gordetzeko maskara likidoa aplikatu dugu, eta ondo lehortu gero. Ondoren, akuarela ureztatua aplikatu da, hainbat kolore batera eta ur askorekin; akuarela maskararen gainetik igarotzen da paperarekin kontaktatu gabe. Espatulatxo batekin maskara oso erraz erretira daiteke eta horri ezker txuri garbi-garbiak lortzen ditugu eta, gainera, oso modu zehatzean.
Hau da emaitza eta ariketaren egilea Arlet izan da, politta, ez?
Miren
Maria artista
Gaurkoan beste artista bat aurkeztu nahi dizuet, abeslaria oraingo honetan: Maria Izaga. Egun hauetan, gainera, fenomeno musikal bihurtu dena. Bideoa Santamasean gure institutuan ospatutako jai egunean Garazi Uriartek grabatu zuela esan beharra dago, ere. Bikain pasatu genuen jaialdian.
Abestiarekin disfruta ezazue:
OSO ONDO!,
Miren
Londonera!
Hi,
bihar Londonera goaz! Marrazketa mintegiko irakasleok arte bidaia egingo dugu, plana gure Leonardo da Vinciren arte-lanak aurrez-aurre ezagutzea da, gainera, Hocney ere han daukagu gure zain… eta, hiria bera ere, guri itxaroten, noski.
Astelehenean apurtxo bat motel bagaude… lagundu.
Oharra: Diana, Leire, Eli eta ni Miren joango gara, laukote bikaina. Agian ez gara astelehenerako ailegatuko…
Miren
Argizariekin bodegoia
Kaixo,
opor aurretik argizariekin eta pastelekin eman genion urte zaharrari bukaera. Emaitza polittak ateratzen dira 2 teknika hauekin.
Eredu hau, “Guía completa para el artista” Parramón argitaletxeko liburutik aterata dago eta Jon Agirregomezkortak egin du. Segi horrela ikasleok, eta etxerako lanekin ez “despistatu”,
Miren
Argia eta itzala
http://www.slideshare.net/olaskibar/argia-eta-itzala-3706680
Giza gorputza-Proportzioak
http://www.slideshare.net/almudenaresad/proporcion-cuerpo-humano
Merry Christmas, urte berri on eta eskerrik asko
Kaixo, hi :
We’re so glad there are so many posts on here lately and so many followers are joining the blog. Thank you guys so much for dall your comments. Keep visiting our blog and enjoying our work, we hope you like it.
From here, we want to wish you a very Merry Christmas and a Happy New Year. Gabon zoriontsuak eta urte berri on denontzako, guk oporrak bueltan lanean jarraituko dugu,
Garazi, Maider eta Miren
Erretratoak
Epa,
gai interesgarri bati heldu diogu azken saio hauetan: erretratoak. Barrutik burua aztertu ondoren (hezurrak, muskuluak,…) erretratoei hasiera eman diegu. Azken honetan binaka perfilez jarri eta bata besteari erretratoa garatzea izan da lana. Estereotipoak gainditu eta ikasitako harremanak eta proportzioak neurtzean datza lehen urratsa; forma orokorrak trazatu eta poliki-poliki bakoitzaren ezaugarriak deskubritu ditugu… hona hemen emaitza bikain bat:
Endikak Izaroren erretratoa fin-fin marraztu eta emaitza politta lortu du. Zorionak.
Miren






