JOKIN ARANAREN SNOWBIKEA

Posted by ikasleenbloga on api 7, 2011 in Sailkatugabeak |

Gure Institutuko 4.DBHko ikaslea den Jokin Aranak harrituta utzi gintuen otsailaren 11an Valdezcarayra egin genuen eski irteerara joan ginen guztioi. Ez zuen eskia aukeratu, ezta modan dagoen snowa ere, snowbikea aukeratu zuen… eta ez edozein!!! berak, bere eskuekin eginiko snowbikearen gainean pasatu zuen eguna.

Berarekin solasalditxo bat izan genuen eta hau kontatu zigun:

Zelan bururatu zitzaizun snobike bat egitea?

Ba, nire lehengusuak snowbike bat nahi zuen eta bere gurasoei eskatu eta eskatu zebilenez… bat egitea pentsatu nuen.

Ze material erabili duzu eta nola egin duzu?

Bizikleta zahar baten kuadro  bat eta skateko bi tabla, pintura,  barniza eta nire herramintak era bili ditut. Eta nola… ba, lehengo eredu bat pentsatu nuen eta denbora nuenean nire garajera joaten nintzen, herramintak eta materiala hartu eta buruan neukana, pentsautakoa, egiten hasten nintzen.

Zenbat denbora behar izan duzu snowbikea egiteko?

Sei hilabete eman ditut hasi nintzenetik bukatu arte  eta bitartean aldaketa eta hobekuntza asko egin dizkiot.

Zenbat euro gastatu dituzu snowbikea egiteko?

Oso gutxi, pintura eta barniza erosi egin nituen, baina beste guztia… traste zaharrak ziren.Birziklatutako gauzekin egin dudala esan daiteke.

Eta zelan joan zen Valdezcarayko experientzia?

Probatzeko gogoa neukan, ez bait nekien ondo ibiliko zen edo ez. Zalantzak nituen, ez  nekien deslizatuko zan ala ez, apurtuko zenaren udk ere banituen … Baina dena oso ondo atera zen, erresistentea da, onodo doa edurraren gainetik eta errez gidatzen da. Primeran pasatu nuen.

MOMENTUZ EZ DU PROIEKTU BERRIRIK… BAINA BERE BIZILETA KONPONTZEN JARRAITZEN DU !!!!

ANIMO ARTISTA, SEGI HORRELA!!!!

Reply

Copyright © 2012 Ikasleen bloga All rights reserved. Theme by Laptop Geek.