LANBIDE HEZIKETA

ZIKLOAK

Heziketa zikloak modulutan (irakasgaitan) banatuta daude, eta, modulu horien bidez, modu kualifikatuan lan egiteko trebatuko zara hautatzen duzun lanbidean.

Bi mailatako Heziketa zikloen artean aukeratu dezakezu:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK
GOI MAILAKO ZIKLOAK

Ikasketa horiek eginez gero, lortu ahal izango duzun titulazioak ageriko balio profesionala izango du, lan ­munduko premien arabera ezartzen baitira ikasketen edukiak.

Moduluek ordu kopuru jakin bateko iraupena dute, zikloaren arabera, eta ikastetxean ematen dira, Lantokiko Prestakuntza deritzan modulua izan ezik. Izatez, ziklo guztietarako nahitaezkoa den modulu hori enpresan egiten da, eta etengabeko Ikaskuntzako Programaren bitartez (Leonardo da Vinci, Erasmus) atzerrian egin ahal izango duzu (diru­laguntzak emango zaizkizu horretarako). Horrenbestez, Heziketa Zikloaren azken hilabeteak enpresa batean praktikak egiten emango dituzu.

Heziketa zikloen iraupena ere aldakorra da: ikasturte bat eta hiruhilabete batetik bi ikasturtera bitartean; nolanahi ere, gehienak bi ikasturtekoak dira.

ARAUDIA:

LOE TITULU BERRIAK : Titulu berriak, izendapen berriak edo moduluetan aldaketak jasan dituzten zikloak
BAREMAZIO LEHENTASUNAK : Goi mailako ziklo asko plaza mugatuak dituzte eta sarbiderako baremazio lehentasunak ezarrita daude. Batxilergo modalitatea, modalitatezko ikasgaiak, batxilergoan ateratako bataz besteko nota kontuan hartzen dira.

LANBIDE HEZIKETAKO GIDA:

Lanbide Heziketari buruzko informazioa sakontzea nahi baduzu ondorengo gida irakurri … FP – GIDA
Gure institutuan prestatu dugun aurkezpena baliogarria izango zaizu Lanbide heziketari buruz informatzeko, zikloen ezaugarriak, titulu berriak, sarbiderako baremazio irizpideak, debagoieneko eskaintza, eskaintza on-line, eta gehiago… LH ZIKLOAK PPT 11-12

LOTURA INTERESGARRIAK:

Erkidego osoko eskaintza ezagutu nahi baduzu Hezkuntza Saileko atarian sartu eta informazio zabala aurkituko duzu Lanbide Heziketari buruz; zer ikasi, non, zikloen ezaugarriak, lan irteerak,… LANBIDEZ
Gipuzkoako Lanbide Heziketako Ikastetxe publikoen ataria informazio oso zabala ematen du. Bestetik, ziklo desberdinak azaltzen dituzten bideoak ere ikuskatu daitezke. Interesgarria benetan… IKASLAN GIPUZKOA
Arabako Lanbide heziketako ataria interesatuko zaizue, Gasteiz arrasatetik hurbil dago eta zikloen eskaintza oso zabala du … IKASLAN ARABA
Bizkaiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen ataria ere zikloen eskaintza zabala du … IKASLAN BIZKAIA
Nafarroako Lanbide heziketako atariaFP-NAFARROA
Nafarroako Energia Berriztagarrien Goi mailako Zentroa … CENIFER-ENERGIAS RENOVABLES