GOIESKOLARAKO LUNTXA
Aurten Goieskolak bere hamargarren urteurrena betetzen du eta guri luntx bat prestatzea eskatu digute. Baietz erantzun dugu.
Gure gelan hamaiketakoak prestatzen ohituta gaude, baina beti institutuko ospakizunetarako, hau da, ez dugu sekulan institututik kanpo egin. Honek antolakuntza aldetik aldaketa batzuk eta lan “extra” suposatu dizkugu. Gelan osagai guztiak txikitu eta prestatu ditugu eta gauza guztiekin EPAra joan gara, han prestatu behar bait genuen luntxa. EPAn pintxoak montatu eta mahaia txukun prestatu dugu. Urduritasuna nabaria izan da, baina azkenean dena oso ondo gelditu dela uste dugu.
Bi patata tortila eder gelatik eginak eraman ditugu, eta han prestatu ditugu aguakate kruasanak, gildak, izokinaren tostadak, atunaren tartaletak eta endibia beteak. Pintxo hauen guztien errezetak, “errezetak” atalean aurkituko dituzue.
Lan honetan laguntza berezia izan dugu, Mime eta Itziarrena. Gurekin datorren ikasturtean egongo diren bi ikasle berri dira, astean bi saiotan gurekin egoten dira gelaren dinamika ezagutzearren. Biak lan asko egin dute, eskerrik asko biei.
Martin eta Nerea, azken momentuko argazkian falta dira sendagilearengana joan behar izan dutelako, baina lana egin dute ere.
Denon lana izan da, oraingoan ere …. BIKAIN KUADRILA!
ESKERRIK ASKO DENEI! ETA ….ZORIONAK GOIESKOLARI!























