MANTENIMENDU LANAK
Udazkenean, eguraldi ona egin duenez, jardinean eta landareekin lan asko egin dugu. Orain neguan, landareak deskantsatzen ari dira, baina gu ez, beti dugu lanaren bat egiteko eta hau oso momentu ona da institutuko mantenimendu lanekin aritzeko, batez ere margoketa lanak.
Beheko eraikuntzako patioan, langile batzuk patioa inguratzen duen hesia indartu dute. Margotu gabe utzi dituzte jarritako burniak, baina guk oso ondo margotu ditugu. Jokinek kontatuko digu zelan aritu diren lan honetan:
Margotu baino lehen Maialenek eta Nereak egunkari papela jarri zuten petrila ez pintatzeko.
Gero Martinek eta nik margotu dugu. Eta oso txukun gelditu da.
Iruzkinik ez »
RSS feed for comments on this post. TrackBack URL


