SIBERIAKO HOTZA ARRASATERA IRITSI DA

Urtero bezala, aurten ere Siberiako hotza iritsi da guregana. Elurra baino gehiago izotz haundiak iragarri dituzte. Horregatik izotzarekin gehien sufritzen duten landareak (Callistemunak) bezperan babestu ditugu, ea lortzen dugun bizirik irautea, baina halako tenperatura bajuekin….. zaila.
Ikasleek lan honetan ezin izan dute parte hartu, euria ari zuelako.
Elurra ez genuen espero, baina eguraldi kontutan, batzuetan ez da asmatzen, eta goizean di-da batean horrela zuritu dira gure Camelia eta Rododendroak. Babestu gabe genituen pareten artean izotzarengandik nahiko babestuak zeudela uste genuelako, baina…….. elurra………..
Eta berriz ere lanean jarri gara.
Lehenengo elurra kendu, ondoren egunkari paperaz estali eta gainetik plastikoz babestu. Espero dugu beranduegi ez izatea. Hotzak pasa ondoren jakingo duzue landare hauen guztien berri.
Iruzkinik ez »
RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

