IRAKASLEENTZAKO HAMAIKETAKOA, irailan

 Argi dago ohitura onak ez direla galtzen. Udaran urteak bete dituzten irakasleentzako hamaiketakoa prestatu dugu. Beti bezala patata tortilak, fritoak (kroketak), pintxoak eta bizkotxoa prestatu dugu. Dakizuen bezala gure ikasleentzako pintxoen errezetak egokitzen ditugu baina, animatzen bazarete, guztiontzako baliogarriak dira .

Hortxe doaz hilabete honetan egindakoak: Aguakate kruasanak eta atuna pikiloekin. Errezeta goxo hauek “errezetak” atalean topatuko dituzue.

Askok eskatzen duzue bizkotxoaren errezeta blogean sartzea, ondo da … laister sartuko dugu.

 

 

MIRIANEN KARRETILA MARGOTU DUGU

Mirian atezainak ihaz karretila bat margotzeko zeukala esan zigun, baina hainbeste gauza ditugu egiteko denbora aurrera joan zela, kurtsoa amaitu zen eta karretila margotu gabe gelditu zen. Horregatik aurten lehen bait lehen egin dugu…. ihazkoa ez gertatzeko.

Argazkiak ikusteko klik egin.

Mimek azalduko du zelan egin duten lan hau: lehenengo karretila garbitu eta ondo lijatu dugu. Gero zintakin tapatu dugu margotu behar ez diren zatiak (gurpilak…). Ondo margotu dugu, margo tantak gelditu gabe. Margoa lehortu denean zinta kendu dugu eta Miriani eraman diogu.