SUKALDATZEN IKASTEN ARI GARA

Gure helburua aurten da ikastea sukaldatzen.Joan zen astean hasi ginen, Zig gelako jendea edukitzeko trebetasuna bere etxean sukaldatzeko.

Lehenengo platera aukeratzen dugu, gero erosketak egin, prestatu eta denon arten jan.

Oso gustora gaude denok astean behin sukaldatzen gelan. Aste honetan macarrones a la carbonara egin dugu. Bideoan oso ondo ikusten da.

DIRUAREKIN LANEAN ARITZEA KOMENI ZAIGU

Gure ikasle gehienek eguneroko beren gauzetarako dirua erabiltzen dute, baina kalkulu zehatzak egitea kostatzen zaie.

Horregatik gelan benetazko diruarekin lan egitea komeni zaie, dendetan ordaintzeko momentuan urduritasunak eta beldurrak azaltzen direlako, batez ere kantitate handiak direnean (Eroskin adib.)

Era guztietako benetazko txanpon pila ditugu, euroak, zentimoak. Egiten ditugun ariketak:

– kopuruak bilatu

– gelako gauzekin (grapagailuak, margoak, guraizeak….) sal-erosketak egin, batzuk dendariak eta besteak saltzaileak, prezioen batuketak, kantitate zehatzakin edo gehiagokin ordaindu, dendariak bueltak kalkulatu, erosleak bueltak ondo eman al dizkieten konprobatu,….

– propaganda katalogoak begiratu, dugun diruarekin zer eros dezakegun bilatzeko (bi, hiru, lau… gauza)

– buruzko kalkuloak (hurbilketak)

– bileteekin ere hasi gara.

Bakoitza bere mailean, bagoaz denok aurrera!!!