BURUHANDIAK EGIN DITUGU
Dakizuen bezala eguraldi txarra egiten duenean eskulanak egiten ditugu. Aurreko hiruhilabetean pultserak eta Olentzeroaren eskutitzak egin genituen. Oraindik ere enkarguak egiten dizkigute eta pultserak egiten jarraitzen dugu.
Baina hiruhilabetearekin batera, ekintza orokorra aldatu dugu eta bigarren hiruhilabetean buruhandiak egitea pentsatu genuen. Hiruhilabete osoa behar izan dugu buruhandi hauek egiteko.
Lana egin dute, benetan, eta beti bezala denek hartu dute parte.
Ziur gaude, erabilera dibertigarria emango diegula gure buruhandiei.























