Sexologia tailerra
Arrasateko udaleko sexologia zerbitzuaren eskutik tailer oparoa dastatzeko aukera izan dute ikasleek. Ikasleek sexuaren inguruan dituzten kezka, ardura eta bizipenak landu dituzte; udalak eskaintzen duen zerbitzu hau adin guztietako pertsonei zuzendurik dago. Sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko gune bat eta bere xede nagusia sexualitatearen inguruko informazioa eta ahulkularitza eskaintzea da. Gure ikasleen ustetan ikastaro ederra izan da eta bertan ikasitakoa baliagarria izango zaie aurrerantzean.