ira
12
2011
2

2011- 2012 IKASTURTEA…BAGOAZ…

Ikasturte berri bati eman diogu hasiera. Aurreko astean, nahiz eta gauzatxoren bat edo beste zintzilik izan….konpondu da guztia.Ikasle berri bat etorri zaigu gelara, Mikel Mulas atxabaltarra; Maialen eta Xabier berriz, ZIG gelako lan guztiak bukatu eta ohorezko titulua besapean dutela bide berrien bila abiatu dira. Beraz, 9 ikasle izango dira gelan eta beraiekin batera 3 irakasle aldrebes. Azkenean, Lurdes Lekuona hondarribitarra gurekin izango da; lorategi eta konpostak eskertuko dute. Espe Garai andereñoak ere, Arrasateko kroketarik goxoenak egiten jarraituko du…..Eskerrak bi perla hauek zaintzeko Oñatiko zalduna inguruan izango den……bestela….akabo.

Written by ziggelakobloga in: Ikasturte amaiera eta hasiera |
eka
28
2011
2

HURRENGO IKASTURTEAN GUREKIN NAHI ZAITUGU

Laster arte…….

Written by ziggelakobloga in: Ikasturte amaiera eta hasiera |
eka
28
2011
2

BUKATU DA IKASTURTEA

ZIG gelako ikasleok agur esan diogu 2010- 2011 ikasturteari. Ikasturte ederra, alaia eta emankorra izan dela esan daiteke. Sexu tailerraren bitartez, guretzat horren aldrebesa eta misteriotsua den mundua ezagutzeko aukera izan dugu; ezin ahaztu ikaskide ezberdinek egin dituzten komentario xelebreak. Eta gainera, tailerretan lan dotoreak burutu ditugu; hala nola, gela oso bat eta saskibaloi kantxa margotu, bizkotxo eta pintxo goxoak ekoiztu…baina trabaren bat jartzekotan goiko eraikuntzako landaretza proiektuari jarriko nion….benetan…..Jardines Eliseos de Musakola.

 Ezin ahaztu ekainean gela utziko duten bi lagunak. Xabik gaupasak egiten ikasi duenetik…..bihurri xamar dabil aspaldian…. eta Maialenenen erremangoa ere, botako dugu faltan gelan.

Aurreskuak, pressing catch delakoak edota bestelako kontu aberatsek apaindu dute ikasturtea….beti ere, hiru sargentoen gidaritzapean. Sargentu ulerkorrak izan direla esan beharko dut bestela ez baitigute lau hitz hauek argitaratzen utziko, je, je.

Azken astean gela goitik behera txukundu eta gero, merezitako meriendatxoa izan dugu. Bajo en calorias y rico en vitaminas….si señora. Disssssssskoooooo.

  

Bukatzeko Hondarribiko esperientzia komentatu nahiko nuke. Desenfrenoa, turismoa, gastronomia eta umore ona nagusi izan ziren. Lurdesek dioenez hurrengo urtean Tenerifera goazzzzzzz

Beste barik, ZIG gelako ikasleok elkar zoriondu nahi dugu izan dugun ikasturte ederrarengatik. Datorren ikasturterarte ondo pasa oporrak.ZIGelako ikasleak.

Gela txukuntzen argazkiak ikusi nahi baduzu klik egin.

Meriendatxoaren argazkiak ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: Ikasturte amaiera eta hasiera |

Powered by WordPress | Aeros Theme | TheBuckmaker.com WordPress Themes