DEBAGOINEKO ZIGeko II TOPAKETA
Aurten, II topaketa Arrasaten izan da , Arizmendi ikastolako ZiGekoek antolatuta.
Bertan Elgoibar, Oñati, Bergara eta Arrasateko ZiGetako ikasle eta irakasleak elkartu gara, 40 lagun inguru denetara.
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, goiza zoragarria izan da. Gure ikaslea Oierrek azalduko du zer egin dugun eta zer suposatzen duen horrelako topaketa bat beraientzat.
Bederatzirak eta erdietan Zig gelako guztiak plazan elkartu ginen. Han taldeko argazkia atera ziguten eta Martinek eta Beñatek Aurreskua dantzatu zuten. Hortik Goienako estudiora joan ginen. Goienan, egunkaria, telebista eta irratia nola egiten diren esplikatu ziguten. Kasualitatez, Down Sindromea duten personen Nazioarteko Eguna zenez, Asier Osinaga, gure gelako irakaslea irratian bertan entrebistatu zuten. Gero Udaletxera joan ginen. Han Herensugearen kondaira kontatu ziguten. Gero Arrasateko Alde Zaharra erakusi ziguten. Bukatzeko Gazte Txokora luntxa jatera joan ginen. Bertan futbolinean eta pin-ponean aritu ginen.
Oso egun ona pasa genuen. Horrelako topaketetan lagun berriak egin eta lagun ezagunak ikusten ditugu.
Datorren urteko Zig geletako topaketa heltzeko desiatzen gaude. Laister arte lagunak.















