Santo Tomas eguna ospatu dugu. Txistorra erostera, Josetxoren harategira joan gara.
Josetxo gure laguna da eta berarengana joaten garenean……. zer gertatzen den Martinek kontatuko dizue:
Josetxo “Josetxan magoa” da eta magia egiten du Txan magoa bezala.
Beste egunean gure dirua, 20 euroko biletea puskatu zuen eta gero mokuakin pegatu zuen.
Gaur bi soka hartu, korapiloa egin eta gero eskuakin tapatu, hola hola hola mugitu, eskua kendu eta korapiloa ez zegoen.
Gero zapi arrosa hartu du, eskuan sartu du eta desagertu da. Gero ahotik atera du berriz. Oso majua da!!!!
GABON ZORIONTSUAK GUZTIOI !!!!!!!!!!!!!!!







