Asko aurreratzen ari gara sukaldean, geroz eta hobeto sukaldatzen dugu. Orain ez dugu beldurrik hasieran bezala. Oso janari goxoa prestatzen dugu.
Goiko langileendako hamaiketakoa egin dugu. Danon artean egin dugu eta lanean gustora aritu gara. Pintxoen errezetak, “errezetak” atalean topatuko dituzue.
Espero dugu guk egindakoa zuen gustokoa izatea.
Oraingoan enpanadilak egiten animatu gara. Oso errazak egiteko eta oso goxoak jateko.
Jarraitzen dugu sukaldatzen. Gaur denok hartu dugu parte. Bakoitzak berea egin du eta bakar bakarrik.
Esan genuen bezala etxean egiteko moduko janariak prestatzen ari gara. Binaka egiten dugu eta gu bakarrik moldatu behar gara. Irakasleek lehenagotik esplikatzen digute, baina sukaldean gaudenean ez digute laguntzen.
Gure helburua aurten da ikastea sukaldatzen.Joan zen astean hasi ginen, Zig gelako jendea edukitzeko trebetasuna bere etxean sukaldatzeko.
Lehenengo platera aukeratzen dugu, gero erosketak egin, prestatu eta denon arten jan.
Oso gustora gaude denok astean behin sukaldatzen gelan. Aste honetan macarrones a la carbonara egin dugu. Bideoan oso ondo ikusten da.
Ez dakigu aurten zer gertatzen den, tranparen bat egongo da…..inoiz baino jende gehiagok betetzen eta ospatzen ditu urteak, goikoak, behekoak, udakoak…. Honek gauza bat esan nahi du: geroz eta jende gehiago apuntatzen dela guk prestatzen dugun hamaiketako goxora. Ez da harritzekoa!!!!!
Abenduan ez dugu egingo txistorrada prestatu behar dugulako, horregatik oraingoan Gabonetako ukitu bat eman nahi izan diogu orejoiak eta datilak prestatuz.
Azaroko pintxoak: datil eta orejoiak beteak ; Pikiloak, atuna, gindillak ….bokata eta hirugiharra alkatxofakin.
Pintxoak, patata tortilak, fritoak (kroketak),bizkotxoa….. horrelako aukerakin normala da jendeak ospatu nahi izatea.
Dakizuen bezala, hamaiketako hauetan pintxoak dira aldatzen direnak. Oraingo honetan, Halloween jaia hurbil dugunez, pintxo bereziak prestatu ditugu. Gure ikasleentzako oso dibertigarria izan da pintxo hauek prestatzea, eta beti bezain ondo eta onak egin dituzte. Benetan, bereziak….
Rubeni Halloween asko gustatzen zaio; bere komentarioak: cuando ves las arañas de lejos, dan un poco de miedo, pero están muy ricas porque son aceitunas. Los ojos dan más asco de verdad, dentro de las uvas hemos metido mermelada roja y parecen ojos con sangre, pero están guays y muy rico todo.
Egin ditugun pintxoak: Halloween armiarmak, Halloween begiak eta hirugiharra azeitunakin. “Errezetak” atalean izango dituzue.