mar
05
2012
2

JARDINERAK GARBITZEN ETA PRESTATZEN

Goiko eraikuntzako patioan 22 jardinera haundi daude eta bakoitzak 6 metro neurtzen du. Gehienak, lan asko egin ondoren, landare ederrez hornituta daude, baina 6 gelditzen dira prestatzeko. Argazkietako jardinera bera da, garbitu aurretik eta ondoren.

Belar zakarrak, bertan urteak daramatenak, sustrai haundikoak,… Horrela ikusita lan sinplea badirudi ere, ez da lan erraza, egun askotakoa baizik,… pixkanaka egiten den lan horietakoa. Marianek kontatuko digu zenbat lan egiten ari diren:

Primero  Martin quita con la azada  grande las hierbas grandes. El hace muy bien este trabajo porque tiene mucha fuerza y saca las hierbas con las raices, con tierra y todo. Luego nosotros, a las hierbas que ha quitado Martin, les quitamos la tierra sacudiéndolas en las jardineras y las metemos a la bolsa de basura. Luego recogemos la tierra que se ha quedado fuera y la metemos otra vez a la jardinera porque esa tierra es buena para las plantas. También barremos para dejar lo más limpio posible el patio. También las hierbas chiquititas vuelven a salir y esas se quitan con la azada pequeña. Aquí pondremos plantas, iremos a Eki-Lore a comprar unas plantas bonitas.

 Argazki gehiago ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: loragintza |
ots
24
2012
2

ZAKARRONTZIAK MARGOTZEN ARI GARA

Beheko eraikuntzako zakarrontziek, bazuten itxura hobetzeko beharra.

Otsailean eguraldiak ez du asko lagundu kanpoan lanean aritzeko, baina tarteka, zakarrontziak kanpotik pixka bat garbitu eta margotzeko denbora hartzen dugu.

Batzuetan lan txiki bat eginez, hobekuntza haundia nabaritzen da.

Argazki gehiago ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: Mantenimendu lanak |
ots
20
2012
2

TORRADAK ETA PELLAK

Urtero bezala gure gelan inauterien hasiera ematen dugu, hain tipikoak diren torradak eta pellak eginez. Guk jaten ditugu, noski, baina irakasleek ere eta bat baino gehiago gure gelara etorri da oso goxoak zeudela esatera.

Guk oso ondo dakigu goxoak zeudela, baina horrelako komentarioak beti eskertzen dira.

   

  

Torraden errezeta “errezetak” atalean aurkituko duzu.

Written by ziggelakobloga in: Sukaldaritza |
ots
10
2012
2

SAN BLAS OPILAK

Gustora aritzen gara sukaldean saltseatzen, eta era berean ikasten. Oraingoan Ixiarrek kontatuko digu zein opila onak egin eta jan ditugun:

Lehenengo opilen masa egin dugu, oso erraza da eta gero opilak labean dauden bitartean krema prestatu dugu. Oso erraza eta oso gozoa. Asko disfrutatu dugu egiten eta jaten. Umm……..

Beti bezela, errezeta hau “errezetak” atalean topatuko duzue.

Argazki gehiago ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: Sukaldaritza |
ots
06
2012
2

LAN BAT ENKARGATU DIGUTE

Egiten ditugun lan guztien atzean helburu batzuk daudela argi dago, eta beti gure ikasleen gaitasunei ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatzen garela ere zalantzarik ez dago.

Oraingo enkarguan, denak lanean txukun eta ondo aritzeaz gainera, Rubeni lan honetarako egin behar zen materialaren eskaera berak egitea proposatu diogu.

Lehenengo momentuan, sorpresa hartu du, ez bait du inoiz holakorik egin, baina pixka bat entsaiatu ondoren, animatu da eta…. primeran egin du! Ez genuen gutxiago espero! Oso ondo Ruben!

Rubenek berak azalduko dizue lan honen prozesua zein izan den:

Vino una andereño con unas fotos y nos pidió que las  pusiéramos en unos tableros. La posición de la fotos las apuntamos en un papel. Después  ordenamos  las fotos en el suelo  y luego tomamos las medidas para saber qué necesitábamos para hacer el pedido por teléfono al carpintero Antonio y después del pedido trajo las tablas para pintar y comenzamos a pintar  las tablas  y depués de pintar cuando se secó la pintura, hemos pegado las fotos con cinta santander.

Bideoa ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: Mantenimendu lanak |
ots
02
2012
2

SIBERIAKO HOTZA ARRASATERA IRITSI DA

Urtero bezala,  aurten ere Siberiako hotza iritsi da guregana. Elurra baino gehiago izotz haundiak iragarri dituzte. Horregatik izotzarekin gehien sufritzen duten landareak (Callistemunak)  bezperan babestu ditugu, ea lortzen dugun bizirik irautea, baina halako tenperatura bajuekin….. zaila.

Ikasleek lan honetan ezin izan dute parte hartu, euria ari zuelako.

Elurra ez genuen espero, baina eguraldi kontutan, batzuetan ez da asmatzen, eta goizean di-da batean horrela zuritu dira gure Camelia eta Rododendroak. Babestu gabe genituen pareten artean izotzarengandik nahiko babestuak zeudela uste genuelako, baina…….. elurra………..

Eta berriz ere lanean jarri gara.

   

Lehenengo elurra kendu, ondoren egunkari paperaz estali eta gainetik plastikoz babestu. Espero dugu beranduegi ez izatea. Hotzak pasa ondoren jakingo duzue landare hauen guztien berri.

Written by ziggelakobloga in: loragintza |
urt
30
2012
2

LANDAREEN GAITZAK ETA XOMORROAK

Landareak zaindu behar dira; ureztatu, ongarria eman, kimatu, babestu, lurra harrotu, ,… ezin ahaztuko zainketak dira. Horretaz gainera, gaitzen eta izaten dituzten xomorroen kontrola eta tratamendua eraman behar da ere.

Udako oporren bueltan Acanthusak guztiz zulatuta topatu genituen, beldarrez beteta zeuden. Eskuz kentzea ez da nahikoa izan eta azkenean tratatu behar izan ditugu.

Barraskilo eta bareak ere hortik dabiltza. Landare guztiak jaten ez badituzte ere, gustokoak dituztenak lore eta hostorik gabe uzten dituzte.

Ditugun bi Camelietatik, konturatu gara batak botoi asko dituela loratzeko, eta besteak berriz, askoz ere gutxiago. Begiratzen hasi eta “mosca blanca” eta “negrilla”  duela konturatu gara. Tratatzen ari gara, eta aurten lore gutxiago eman arren, datorren urterako guztiz sendatuta egongo da eta lore ederrak eta ugariak emango ditu.

Written by ziggelakobloga in: loragintza |
urt
26
2012
2

TXOKOLATEZKO HARRIAK

Iñaki Cascon egun hauetan bisitan duguna, sukaldean saltseatzen aritu da. Berak azalduko dizue:

Mientras los demás trabajaban yo he preparado  “piedras de chocolate” para todos. Las he hecho una tarde y nos las hemos comido a la mañana siguiente porque hay que guardarlas en el congelador. Es muy fácil y están muy ricas, no hay más que ver las fotos, cómo nos hemos zampado todo. La receta  está en el blog en “errezetak” para todos los que queráis hacer en casa. Os voy a decir unos trucos, hay que meterlas enseguida en el congelador y hay que sacarlas justo en el momento de comerlas, porque  se ablandan.

Denon partez, eskerrik asko Iñaki.

Argazkilaria: Martin Etxabe

Argazki gehiago ikusi nahi baduzu klik egin.

Written by ziggelakobloga in: Sukaldaritza |
urt
24
2012
2

EGUN HAUETAN IÑAKI CASCON GUREKIN DUGU

Iñaki Cascon gure ikasle ohia da. 22 urte ditu eta Gureak tailerreko langilea da. Egun hauetan gure gelara etorri da, berak kontatu digu zergatik:

Necesitaba venir a esta clase porque estoy muy triste, porque en mi familia hemos tenido una desgracia muy fuerte y necesitaba veros ya. En el taller me han dejado tres dias libres hasta que se me pase un poco la pena. Me gusta mucho venir a esta clase, porque la gente aquí me ha tratado muy bien y pensaba que ya no iba a venir más.

ANIMO IÑAKI!

Written by ziggelakobloga in: Ikasle ohiak |
urt
20
2012
2

INTERNETEN INFORMAZIOA BILATZEN

Gure ikasleei, gazte guztiei bezala ordenagailu baten aurrean gehien gustatzen zaiena, “chateatzen” ibiltzea da. Baina gelan beste gauzetarako erabiltzen ditugu ere. Mikelek azalduko digu:

Googleen bilatzen dugu gelako gauzak. Egun hauetan bilatzen ari gara landareen gaixotasunak, buruhandiak zelan egiten diren eta irudiak buruhandiak egiteko.

    

Written by ziggelakobloga in: IKT-en erabilera |

Powered by WordPress | Aeros Theme | TheBuckmaker.com WordPress Themes