ZIG gelako ikasleok agur esan diogu 2010- 2011 ikasturteari. Ikasturte ederra, alaia eta emankorra izan dela esan daiteke. Sexu tailerraren bitartez, guretzat horren aldrebesa eta misteriotsua den mundua ezagutzeko aukera izan dugu; ezin ahaztu ikaskide ezberdinek egin dituzten komentario xelebreak. Eta gainera, tailerretan lan dotoreak burutu ditugu; hala nola, gela oso bat eta saskibaloi kantxa margotu, bizkotxo eta pintxo goxoak ekoiztu…baina trabaren bat jartzekotan goiko eraikuntzako landaretza proiektuari jarriko nion….benetan…..Jardines Eliseos de Musakola.
Ezin ahaztu ekainean gela utziko duten bi lagunak. Xabik gaupasak egiten ikasi duenetik…..bihurri xamar dabil aspaldian…. eta Maialenenen erremangoa ere, botako dugu faltan gelan.
Aurreskuak, pressing catch delakoak edota bestelako kontu aberatsek apaindu dute ikasturtea….beti ere, hiru sargentoen gidaritzapean. Sargentu ulerkorrak izan direla esan beharko dut bestela ez baitigute lau hitz hauek argitaratzen utziko, je, je.
Azken astean gela goitik behera txukundu eta gero, merezitako meriendatxoa izan dugu. Bajo en calorias y rico en vitaminas….si señora. Disssssssskoooooo.
Bukatzeko Hondarribiko esperientzia komentatu nahiko nuke. Desenfrenoa, turismoa, gastronomia eta umore ona nagusi izan ziren. Lurdesek dioenez hurrengo urtean Tenerifera goazzzzzzz.
Beste barik, ZIG gelako ikasleok elkar zoriondu nahi dugu izan dugun ikasturte ederrarengatik. Datorren ikasturterarte ondo pasa oporrak.ZIGelako ikasleak.